o

Galdera azkarrak

  • Ez duzu jakinarazpen berririk

Informa zaitez!

EGEari buruzko informazioa eta dokumentazioa

KONTULTA AURRETIKO SARBIDERAKO ESTEKAREN LOTURA:

https://www.barakaldo.eus/OficinaVirtualBarakaldo/tramites/acceso.do?id=1196

Parte-hartze saioetako ekarpenak kontuan hartuta (morez), eta Retuertoko azken saioaren ekarpenen zain, baimenduen aurreko zerrenda:

EGEk ingurumen-bereizgailurik gabeko ibilgailuen eta B ingurumen-bereizgailua duten ibilgailuen sarbidea eta zirkulazioa mugatzen ditu, DGTren sailkapenaren arabera.

Hala ere, beharrizan espezifikoetarako zenbait baimen aurreikusten dira. Hauek iraunkorrak edo aldi baterakoak izan daitezke. Baimen iraunkorren kasuan, interesdunak Udalarekin izapidea behin bakarrik egin beharko du, edo daturen bat aldatu nahi duenean. Baimen aldi baterakoen kasuan, interesdunak EGEra sartu aurretik, edo sarbidea egin eta gehienez 72 orduko epean, Udalari jakinarazi beharko dio. Izapideak Egoitza Elektronikoaren, Herritarren Arretarako Zerbitzuaren eta Izapidetze Elektronikoko Makinen bidez egin ahal izango dira.

Listado preliminar de autorizados y autorizadas, con las apartaciones de las primeras sesiones de participación, pendientes de la tercera sesión en Retuerto

Barakaldoko Emisio Gutxiko Eremua mugatzeko analisi teknikoaren aurkezpena:

Zer da EGE?

“Administrazio publiko batek, bere eskumenen eta lurraldearen esparruan, airearen kalitatea hobetzeko eta berotegi-efektuko gasen isurketak murrizteko helburuz, ibilgailuen sarrera, zirkulazioa eta aparkatzea mugatu ditzake eremu jakin eta jarraitu batean. Mugak horiek Ibilgailuen Araudi Orokorrean ezarritako emisio-mailen araberako sailkapenari jarraikiz ezarriko dira.”

2021eko maiatzaren 20ko 7/2021 Legearen, Klima Aldaketa eta Trantsizio Energetikoari buruzkoaren 14.3 artikulua 

Zertarako?

  • Espazio publikoaren kalitatea hobetzea 

  • Airearen kutsadura murriztea 

  • Garraiobidearen araberako banaketa orekatuagoa

  • Mugikortasunaren kudeaketa antolatua